EUSKAL HERRIA ENERGIA BURUJABETZARANTZ
Jardunaldia. Hernani. Maiatzak 30.
Erregai fosilen urtean gaude.
Ormuz eta energiaren geopolitika, nazioarteko oldarraldi fosilista, Kolonbiako Fosilen Hedapenaren Aurkako Lehenengo Gailurra, Muskizeko bentzeno isuria edo Nafarroako auto elektrikoen salmenta errekorra. Energia denean dago, eta orain, baita aktualitatean ere, gai estrategikoa baita. Testuinguru horretan eta Bizitzaren alde, stop fosilak manifestuaren ondoren, burujabetza energetikoan sakontzen jarraitu nahi dugu maiatzaren 30ean Hernanin antolatu dugun jardunaldien bidez. Bertan, trantsizioaren lau aspektu gako jorratuko dira: 1. Energiaren geopolitka. 2. Nahikotasun energetikoa. 3. Euskal Herrirako agertokiak. 4. Lurralde planifikazioa.
Fosilen urtea bada, bihur dadila fosilen hilobi. Bagoaz Euskal Herri burujaberantz.
- Biteri Kultur Etxea
- 10:00-13:00
- Sakatu hemen izena emateko
EGITARAUA
José Luis Rodriguez, Instituto Meridiano
Energiaren geopolitika. Inperialismo fosiletik elkartasun berriztagarrira.
10:00-10:45 [Gaztelera]
Instituto Meridiano Madrilgo think tank-ak politika klimatiko eta sozialak aztertzen ditu. Testuinguru geopolitikoa jorratuko da, energiaren gaia erdigunean baitago, Irango gerrak edo Txinaren eraldaketa teknologikoak erakusten dutenez. Rodriguezek berriki Siete tesis sobre la ecología y la extrema derecha artikulua argitaratu du. Hark zuzentzen duen Corriente Cálida aldizkarian geopolitika eta trantsizioari loturiko gaiak lantzen dituzte, hala nola, Ormuzko gertakariei loturiko Ajuste de cuentas artikulua.
Nicolas Taillard, CLEVER & negaWatt
CLEVER agertokia. Nahikotasun berriztagarriaren modelizazioa 2050erako.
10:45-11:30 [Frantsesa. Itzulpena euskaraz]
CLEVER energy scenario Europako hainbat ikerketa taldek garatu duten trantsizio energetikoaren modelizazioa da, hiru irizpidetan oinarritua: nahikotasuna, eraginkortasuna eta energia berriztagarriak. Energia kontsumoaren %50eko jaitsiera proposatzen dute 2050erako, besteak-beste. Nature aldizkari prestigiotsuan argitaratu zuten proposamena, Nicolas Taillard izanik sinatzaileetako bat. Xarxa per la Soberanía Energética taldeak eginiko modelizazioa ere CLEVER agertokian oinarritzen da, baita Stop Fosilak-ek aurkeztuko duen proposamena.
Kafea. 11:30-11:45
Gorka Laurnaga
Lorea Flores
Energia burujabetzarantz. Trantsizio justu eta azkar baterako helburuak eta printzipioak.
11:45-12:15 [Euskara]
Stop Fosilakeko kideek Euskal Herrian lurreratuko dute trantsizioaren gaia Euskal Herria Energia Burujabetzarantz: 2050 agertokia dokumentua aurkeztuz. Dokumentuan, trantsizio justu eta azkar baterako 10 printzipio aurkezten dira. Horrez gain, CLEVER agertokia Euskal Herrira egokitzeko saiakera egin da, klima-neutraltasuna lortzeko, 2050erako energia kontsumoaren jaitsiera, burujabetza eta berriztagarrien hedapenaren helburu orokorrak eta zifrak aztertuz. Jardunaldien ondoren dokumentua publiko egingo da.
Juan Requejo, lurralde plangintzan aditua
Berriztagarrien hedapen justu baterako lurralde plangintza
12:15-13:00 [Gaztelera]
Lurreratzeko azkeneko pausua Juan Requejo adituarekin egingo da, espainiar Estatuko hainbat lurralde plangintza eta energia arloko gaietan urtetako esperientzia duena. Lurralde planifikazioa gai gakoa da energia berriztagarrien hedapen on bat ziurtatu ahal izateko: modu ordenatuan egitea eta lurraldearen gainerako erabilerekin osagarria izanez.
Requejok Planificación territorial del despliegue de las renovables artikulua argitaratu du, besteak-beste.