Aurki hemen topatuko duzue klima, erregai fosil eta berriztagarriei buruzko argudio eta informazioa
Artikuluak eta prentsa
3+30+300 kaleak
“Bada egun hauetako irudi esanguratsu bat horren harira: bero-olatu betean, jendez beteriko merkataritza guneak, kapitalak espazio publikoak baina konfort hobea eskaintzen duelako. Kezkatzekoa da. Mendietan arreta handia jartzen ari garen garai berdinean, ez al ditugu gure kaleak, gure bizitzen zati handienaren espazioa, erabat fosilismora abandonatuta? Alabaina, krisi oro eraldaketarako aukera ere izan daiteke eta 3+30+300 erregelak gida on bat eskaini dezake kaleak berreskuratzeko bidean.”
Gorka Laurnaga
hAIZAGAILUAK ETA HIRIKO ARROSAK
“Eta, orain, nola banatzen da arduragabekeriagatiko homizidio baten kondena milaka pertsonaren artean? Klima atzerakeriak, gutxienez, kondenagarria behar luke.”
Testigantza pertsonal bat, uda honetan hainbat etxetan errepikatuko dena.
Gorka Laurnaga
[CAST] El movimiento ecologista vasco debate sobre el despliegue de la energía eólica
“Proponen producir lo necesario para vivir bien y frenar un capitalismo de crecimiento infinito. Plantean la reducción del 43% del consumo final de energía teniendo en cuenta que la mayor parte de esta reducción se dará en el ámbito del transporte, siguiendo el modelo de ciudades como París, para reducirlo hasta un 63% en 2050.”
Crónica de Hórdago de la mesa redonda de Baracaldo entre EH Bizirik y Stop Fosilak
[CAST] TIEMPO DE PROPUESTAS
“Pero entendemos que, además de denunciar y oponerse a lo que se está haciendo mal, nos corresponde proponer una hoja de ruta que nos permita transitar hacia una Euskal Herria más soberana y menos dependiente de las fuentes fósiles, que, no lo olvidemos, son la causa principal de la crisis climática, y, en consecuencia, una de las causas fundamentales de la crisis ecológica. Tal y como hemos afirmado en numerosas ocasiones, desde nuestro punto de vista seguir como hasta ahora no es una opción, porque la consecuencia de no contar con una hoja de ruta mínimamente realista para salir del atolladero en el que nos encontramos es la perpetuación del status quo fosilista, a todas luces el peor de los escenarios posibles.”
Gorka Laurnaga eta Lorea Flores
Ezin da elektrifikatu?
“Trantsizioaren eztabaidaren testuinguruan han-hemenka errepikatzen ari da gure sistema energetikoa ezin dela elektrifikatu eta, are, elektrifikazio tasa %30etik gora igotzea ezinezkoa dela ere esan izan da, besteak beste. Partekatzen dugu zailtasunaren kezka, sistema energetikoa eraldatzea erronka izugarria baita, baina egingarritasuna ukatzea, gure ustez, ez da zuzena eta ez da egia.”
Markel Peñalba eta Gorka Laurnaga
Elektrifikazio globalerako mineralen erauzteak merezi al du?
“2022tik energiaren auziak toki asko hartu du hedabideetan, baita bazter gero eta gehiagotan ere: landa eremuan azkarki plantatzen dira haizea eta argia elektrizitate bilakatzen dituzten azpiegiturak. Azkarki zabaldu dira ere azpiegitura horien sortzeko materialen inguruko eztabaidak: mineral baliabide nahiko ote den, horien ustiapenak nolako albo-kalteak dituen, erregai fosilak benetan ordezkatuko ote diren… Finean, elektrifikazioa bera zalantzan ezartzen da: merezi al du?”
Nicolas Goñi
Paisaia ekosozialak
“Finean, gaurko paisaia fosilek bezala, beste balio eta botere-harreman batzuk haragiztatuko dituen solarpunk paisaia material baten beharra dugu. Autoen parkingak zelai eta herri baratze bihurtuko ditugunak, non eguzki plaken artean umeak ezkutaketara jolastuko diren; kaleetako porlana altxatuko duguna zuhaitz itzaltsuen alde. Maiatzeko paretek historiari keinu eginez oihukatuko dutena: asfalto azpian hondartza eta lurra.”
Aitor Gallastegi Bilbao
Stop Fosilak eta eh bizirik eztabaida barakaldon
[cast] Si la transición es una historia china, ¿dónde queda Europa?
“Y en este nuevo orden, ¿dónde queda Europa? Para Rodríguez «no tiene sentido competir con China». Lo que toca, defendió, es aprender a moverse desde una posición de «subalternidad energética» y activar herramientas propias de los países en vías de desarrollo: transferencia tecnológica, acuerdos comerciales con el gigante asiático y la aplicación de aranceles pero selectivos. Frente a ese modelo fósil, lo que Rodríguez llamó «revolución electrotécnica» es, sostuvo, superior en todos los aspectos: más barata, más eficiente, menos extractiva y más segura.”
Entrevista a José Luis Rodriguez (Instituto Meridiano) en NAIZ
[cast] «Reducir la demanda trae beneficios y pocos riesgos»
“El planteamiento habitual ante un problema energético es pensar que produciremos más y eso lo resolverá todo. Pero eso trae problemas ambientales y de costes. Los científicos han demostrado que poner la demanda por delante, reducirla, tiene muchos co-beneficios y muy pocos riesgos comparado con actuar sobre la oferta. Por eso es importante pensar primero cómo dimensionar el nivel justo de necesidades, y discutirlo democráticamente. Primero, qué necesitamos. Después, cómo lo proporcionamos de forma eficaz: con edificios aislados, electrodomésticos eficientes, renovables.”
Entrevista a Nicolas Taillard (CLEVER Energy Scenario) en NAIZ
Energia berriztagarriak, euskal «petro-nazioa» Trumpen katetik askatzeko giltza
“Hau da horri irtenbidea emateko haien proposamena: erregai fosilak lurpean uztea eta energia berriztagarriekin ordezkatzea. Euskal Herrian, baina, ez dago trantsizio hori emeki egiteko baldintzarik, petrolioarekin eta gasarekin duen menpekotasuna itzela baita. Abiapuntu zaila eta erlojua ere kontra izanda, uste dute ezin dela trantsizio perfektuaren zain geratu. Datuei begira, ondorioztatu dute autokontsumorako azpiegitura txiki eta ertainek sortzen dutena osatzeko, ezinbestean, azpiegitura handi batzuk ere behar direla.”
Gorka Laurnagari elkarrizketa BERRIAn
Bakea, ogia, lurra
“Funtsezkoa jokoan dago. Jokoan dagoen funtsezko hori lema zahar batekin labur dezakegu: “Bakea, ogia, lurra”. Bizitza duin baten segurtasunaren zutabeak hirurak eta hirurak ezegonkortasun handi batean, petrolioa bezain likidoa den garaian. Oro har, baina, bereziki, 2026an, bakea, ogia eta lurra arriskuan jartzen ari den faktore nagusietakoa hidrokarburoekiko hiperdependentzia baita. Halako testuinguru batean, burujabetza energetikoa lehentasunezko politika bihurtu da. Ikuspegi teoriko-materialista batetik, tamainako aldaketa teknologiko bat inoiz ez da izan aldaketa teknologiko huts bat, baina, gainera, modu zehatzean ikus daiteke aldaketa horrek inplikazio garrantzitsuak izan ditzakeela ikuspuntu geopolitiko, ekonomiko edo klimatikotik.”
Gorka Laurnaga
Elikadura, energia eta Ormuz. Arazoak eta aukerak
“Euskal Herriak ia 30 mila kilometro koadro ditu; azalera horren %58 basoa eta eremu naturala da, %37,5 elikagaien ekoizpenerako lurrak, %4 eremu artifizializatua eta beste %0,5a hezeguneak eta ur azalerak. Energia berriztagarriek gure lurraldearen %2 inguru hartuko lukete. Hortaz, tokia badugu burujabetzarantz pausu sendoak emateko, baina horretarako premiazkoa da lurraldearen okupazioa orekatzea, elikadura eta energia ekoizpenaren beharrei erantzuteko.”
Unazlu Salterain Basagutxibeaskoa
[cast] EUSKAL HERRIA HACIA LA SOBERANÍA ENERGÉTICA
“Aun en el escenario más ambicioso, el territorio necesario para desplegar las infraestructuras de generación renovable es inferior al 2%. Por lo tanto, no es necesario llenar el territorio de placas fotovoltaicas y aerogeneradores; simplemente hay que hacerlo bien, siguiendo una planificación territorial que posibilite que el despliegue de las energías renovables sea compatible con las formas de vida de las zonas rurales, con las demás funciones que el territorio debe cumplir (producción de alimentos, suministro de agua, etc.) y con el cuidado y la recuperación de los ecosistemas naturales.”
Gorka Laurnaga eta Lorea Flores
Erregai fosilak: ukituak, hondoratuak?
“Petrolio industria, ia mende batez ondasun eta inbertsio segurua izan dena, segurtasunaren pertzepzio hori galtzen ari da banku eta gobernuen artean. Petrolioa inportatzen duten herrialdeek orain aurrez aurre ikusten dute horrekiko mendekotasunaren irismena. Ekialde Hurbilean gizon gutxi batzuen erokeriak eragindako gatazka bihar desagertuko balitz ere (inshala), energia sistemak eraldatzeko piztu den txinparta ez da itzaliko.”
Aiora Zabala
Petrolio gordina
“Auzia ez da business as usual egiten jarraitzea eta teknologiek dena konponduko dutela pentsatzea, baina hauen garapenari ez ikusiarena egitea ere absurdoa da: merkeagoak eta efizientagoak dira jada iturri berriztagarriak eta, kasu, subiranotza ere ematen dute. Galde diezaietela kubatarrei, iraultzez eta desazkundeez zerbait badakien herriari.”
Jon Urzelai
[cast] De Colombia al País Vasco: No a los combustibles fósiles
“Llevar a cabo una transición equitativa significa que los que tienen más responsabilidad histórica deben ser los primeros en actuar, y deben hacerlo lo más rápido posible. Esto nos interpela directamente a nosotros, los vascos. Euskal Herria, y especialmente la CAPV, es un territorio muy fosilista: en Euskadi más del 80% de la energía primaria que consumimos sigue siendo de origen fósil e importada y tan solo en torno al 7% de la electricidad que consumimos es producida con renovables en nuestro territorio. Es momento de pasar de las palabras vacías a las acciones con resultados reales.”
Gorka Laurnaga (Stop Fosilak) y Ester Gelande (Fossil Fuel Treaty Initiative)
HAUSTURA FOSILISTA
“Azoreseko hirukotearen (Aznar, Blair, Bush) argazkia baina gauza nazkagarriagorik ez nuela ikusiko pentsatu dut urte luzez. Eta hara, ezustekoa! Trump eta enpresa fosilista harrapakari baten, Josu Jon Imazen arteko bilerarenak nire espektatiba guztiak gainditu ditu; genozida baten aurrean makurtu eta amen esaten duen esklabu zintzoaren irudi tristea.”
Ibai Goñi Irazustabarrena
TRANTSIZIOAK PENTSATU ETA ANTOLATU
“Eskala estrukturalean eragiteko aukera ematen du trantsizionalki pentsatzeak. Erronka handiegien aurrean, egiteko dagoena prozesu konplexu eta sozial bezala ulertu behar dugu, eta materialitatea egunerokotik egin. Trantsizioak eskala handian pentsatu behar ditugu, eta egunerokoan antolatu, justuak, eraldatzaileak eta bizigarriak izatea nahi badugu. Trantsizio sinplerik ez dago, eta konplexutasuna ulertzearekin batera pauso egingarriak diseinatu beharko ditugu, eskala txikian eta handian jardun beharko dugula onartuta, eskala behetik gorako logika saretuetan landuta, konplexurik gabe.”
Beñat Irasuegi
«Energetikoki, Euskal Herrian Trumpen bandoan gaude»
“Trantsizio energetikoaren inguruko eztabaida astindu eta fokua birkokatzen saiatzeko helburuarekin aurkeztu zuten aurreko astean Stop Fosilak ekimena. Desazkundearen eta berriztagarrien arteko ustezko talka gainditu eta arazo nagusia seinalatzera datoz: Euskal Herria petronazio bat da.”
Lorea Flores eta Gorka Laurnagari elkarrizketa NAIZen.
MARTXOA JOAN DA TA...
“Martxoa joan da ta… bagabiltza poliki-poliki pausoak ematen, eraiki nahi dugunaren gainean lanean. Baina guztion bizitzak sostengatzeko gizartearen energia metabolismoan ezinbesteko aldaketak eman behar dira. Hasteko, erregai fosilak alboratzea iraultzailea behar du izan eta halabeharrez energia berriztagarrietan oinarritu beharko da mundu berri hori.”
Alaitz Ajuriagerra Errekalde
[cast] Decrecimiento con muchas renovables
“La tercera vía llega desde Euskal Herria. Stop Fosilak, una organización formada por activistas y académicos vascos, un territorio muy dependiente del capital fósil: “El dilema no es decrecimiento o energías renovables. Necesitamos ambas y al mismo tiempo”.
Entrevista en Climática
Stop Fosilak elkarrizketa ahotsa.info
FOSILISMO YANKIAREKIN APURTU
«Zergatik gorrotatzen ditu Trumpek hainbeste eguzki energia eta energia eolikoa? Beren kontroletik eta edonoren kontroletik kanpo daudelako. Bere oparotasuna petrolioan oinarritzen duen nazio bat helburu estrategiko bihurtzen da; bizirik irauteko inportatutako petrolioaren mende dagoen nazio bat basailu bihurtzen da» idatzi du, Venezuelakoaren harira, Bill McKibben klima ekintzaile ezagunak. Eta Euskal Herria ere basailu al da? Izan ere, ziurrenik Estatu Batuak dira Euskal Herriaren gas eta petrolio hornitzaile nagusia, eta goranzko joera sendoan.
Gorka Laurnaga
PARADIGMA ALDAKETA: IRAULTZA ELEKTROTEKNIKOA?
“Azkenaldian etorkizunak ilunabarraren itxura hartu duela dirudi, azken izpiena, eta klima aldaketak ekarritako azken albisteek iradokitzen dutena ez da gutxiagorako. Egoera egiazki larria da. Energiari dagokionez ilunabarraren tankera hartua du kontuak ere, ikusita gure herriak %85eko dependentzia energetiko fosila duela edo azken hamarkadotan petrolioaren akabailaren kezkak bahitua zuela eztabaida. Baina egia da ilunabarra eta egunsentia bereiztea ez dela beti erraza izaten. Beraz, azken izpiak ala lehenengoak, zer ikusten ari gara benetan ortzi-mugan?”
Gorka Laurnaga
NEURRIKO BERRIZTAGARRIEN ALDE
“Neurriko erantzunak, neurriko berriztagarriak: aldaketa klimatikoa makro− arazoa bada, ezin da mikro-erantzunekin konpondu. «Makroproiektu» etiketa erabiltzen da mespretxuz baina kasu, Gurutzetako Ospitalea ere ez al da «makroproiektu» bat? Eta guztiz beharrezkoa da. Tamaina baino, inporta duena proiektuen balio soziala da, eta berriztagarriak funtsezkoak dira. Alternatiba badela ere erran da: plaka Fvak paratzea etxeetako teilatuetan eta eremu antropizatuetan. Baina mikro-eredu hori ez da alternatiba bat, gehigarri bat baizik: eskala ttipi horren gehienezko gaitasuna egungo kontsumoaren %10 edo azpitik dago. Doike, etxeetako plaka horiek ere beharko dira. Trantsizioa ez da «hasi bidegorriekin eta gero, dena egina dagoenean, hasi garraio publikoarekin», ez, dena bulkatu behar da ahalik eta lasterren.”
Gorka Laurnaga
BERRIZTAGARRIAK NATURAREN DEFENTSAN
“IPCCaren txosten horrek, berriz, adierazten du aspalditik erraten daramaguna: irtenbideak zein diren ezagutzen dira, falta dena gauzatzea da. Argi daude aldaketa klimatikoa amaitzeko aukera eraginkorrenak zein diren: alde batetik, erregai fosilak alde batera uztea eta berriztagarrietan oinarritutako trantsizioa sustatzea; eta bertzetik, ekosistema naturalen degradazioa gelditzea, deforestazioa amaitzea eta berreskurapena bultzatzea.”
Lorea Flores
IMMOBILISMOAREN AZTARNA
“2019. urtetik hona Europako Batasunean instalatutako berriztagarririk gabe, EBko herrialde ezberdinek 92.000 milioi metro kubiko gas eta 55 milioi tona petrolio gehigarri inportatu beharko lituzkete. 460 milioi tona CO2 isuri gehigarri suposatuko luketen inportazioak (sozioekonomikoki suposatzen duten galera kontuan hartu gabe). Hori gutxi balitz, AEBetan orain gutxi argitaratutako txosten batean ondorioztatu dute erregai fosilen ondoriozko airearen kutsadurak urtero 91.000 heriotza, 9.100 jaiotze goiztiar, 216.000 asma arazo eta 1.600 minbizi gaixo eragiten dituela. Eta hori urtero. Hori da gaur egungo energia sistemaren aztarna. Berriztagarriak zabaldu ezean, handitzen jarraituko duen aztarna. Immobilismoaren aztarna.”
Markel Peñalba