BIZITZAREN ALDE
STOP FOSILAK
Trantsizio energetiko justu
eta azkar baten aldeko manifestua
Euskal Herria lehortzen hasi da. Izokinen populazioak kaltetu dira uraren tenperatura altuen ondorioz. Pirinioetako glaziarrek beren azaleraren %90 galdu dute eta desagertze bidean dira. Udan Iparralden gero eta euri gutxiago egiten du, 2022an Nafarroan 17.000 hektarea erre ziren baso suteetan eta pasa den udan EAEn 114 pertsona inguruk bizia galdu zuten bero-olatuen ondorioz.
IPCC-k esana du klima aldaketaren ondorio larrienak ekidin nahi badira lurraren beroketa 1,5ºC-en azpitik mantendu beharko litzatekeela, eta horretarako, gutxienez erdira murriztu behar direla CO2 isuriak 2030 urterako eta neutraltasun klimatikoa lortu beranduenez ere 2050 urterako. Horretarako, energia berriztagarrien ahalmen globala hirukoiztu eta energia-eraginkortasuna hobetzeko bataz besteko tasa bikoiztu egin behar dira gaurtik 2030. urtera bitarte. Mugarri horiek funtsezkoak dira. Hori egin ezean, hiru urte eta erdi barru gaindituko dugu 1,5º-en langa, Hego Globalak pairatuz inpakturik larrienak.
Baina, Trump-ek abiatu eta Europan eskuin muturrak bere egin duen oldarraldi fosilista betean, gure herriaren egoera oso kezkagarria da. Gure energia kontsumo osoaren %80-tik gora erregai fosilak dira, eta Hego Euskal Herrian kontsumitzen dugun argindarraren %27a soilik ekoizten da gure lurraldean kokatutako berriztagarriekin,%6a EAEren kasuan .
Testuinguru honetan, dilema ez da desazkundea edo energia berriztagarriak, biak behar ditugu, eta aldi berean gainera: energia kontsumoa murriztu eta energia berriztagarriak hedatu. Eta eskura ditugun ikerketek diotenez, teilatuak plaka fotovoltaikoz betetzea ez da nahikoa, kasurik onenean, gure egungo argindar kontsumoaren 1/3a solik hornitu dezakegulako, eta argindar beharrak handitzen joango direlako elektrifikazioan aurrera goazen heinean. Energia kontsumoa asko murriztuta ere, hiriguneak, industria edo oinarrizko ekipamendu eta zerbitzuak (ospitaleak, eskolak, trenak, tranbiak, autobusak, …) berriztagarriekin hornitu nahi baditugu, zentral eoliko eta fotovoltaikoak ezinbestean gure paisaiaren parte bilakatu behar dira.
Euskal Herriak “zenbat?”, “non?” eta “nola?” galderei erantzun behar die urgentziaz, auzi energetikoaren timoia behingoz hartu eta, administrazio publikoen gidaritzapean, interes orokorrari erantzungo diontrantsizio energetiko justu eta azkar bat bultzatuz.
Sinatu gure
manifestua
Euskal Herriaren
trantsizio
energetiko justu eta
azkarra bultzatzeko
EZ BADA JUSTUA
EZ DA AZKARRA IZANGO.
EZ BADA AZKARRA
EZ DA JUSTUA IZANGO.
SINATU
MANIFESTUA!!
DAGOENEKO
SINATU DUTE
Gorka laurnaga
Klima-ekintzailea eta mugimendu ekogistako kidea.
lorea flores compains
Biologian doktorea eta Greenpeceko koordinatzailea Hego Euskal Herrian
Markel Peñalba
Ikerbasqueko ikerlaria energia berriztagarrietan
Arturo Elosegi
EHUko ekologia irakaslea
Esther Galende
Eragin politikoaren arduraduna Erregai Fosilen Aurkako Nazioarteko Tratatuan
Elise Dilet
Bizi! elkarteko koordinaketarako kidea
Angel Riera
Okin ekologikoa
Beñat Irasuegi
Ekintzaile kooperatibista
Itxaro Latasa
Lurraldeko zientzialaria eta geografoa
Unzalu Salterain
ENHE-Bizkaia nekazal sindikatuko kidea
JON URZELAI
Kultur kritikaria eta idazlea
Maria Loroño
Klima-aldaketaren hiri-egokitzapena eta zientzia komunikazioa BC3n
Juanma Intxaurrandieta
INTIAko kudeatzaile oiha. Elikadura eta energia burujabetzaren “komuntopiaren” alde lanean
Nicolas Goñi
Arrantza ikertzailea eta klima aktibista
*Sinadurak maila pertsonalean egin dira.