Nor gara

Nor gara

Stop Fosilak elkartea klima aldaketak munduan eta Euskal Herrian dituen ondorioen eta herri bezala daukagun erantzunkizunaren inguruan eztabaida sustatu eta proposamenak gizarteratzeko taldea da, arreta berezia jarriz erregai fosilen arazoan eta trantsizio energetikoan. Larrialdi klimatikoaren testuinguruan, deskarbonizazioa lehentasun sozio-ekologiko handienetarikoa da, eta, erronka horri erantzuten lagundu asmoz, energia berriztagarrien aldeko jarrera sustatuko dugu Euskal Herrian.

Trantsizio energetiko justu eta azkarra nahi dugu, eta, besteak beste, horrekin esan nahi duguna da Pariseko Akordioak zehaztutako epe eta erritmoan egin behar dela, beti ere interes publikoari erantzuten dion lurralde plangintza batek gidatuta, jabetza eredu partekatuei atea irekiz, gizarte sektore zaurgarriak babestuz eta tokiko komunitateen ahotsa aintzat hartua izateko deliberazio prozesuak sustatuz. Stop Fosilak taldeak egin beharreko trantsizio energetikoaren nolakotasunean jarriko du azpimarra, horretarako proposamenak, hitzaldiak edo multimedia edukiak garatuz.

Horrez gain, trantsizio ekosozialaren hari mutur ezberdinen inguruko hausnarketarako espazioa ere bada Stop Fosilak, besteak beste, hazkunde osteko paradigmaren, nahikotasunaren edo bizitza oparoa zer den birpentsatzeko beharraren inguruko eztabaida sustatuz.

TRANTSIZIO JUSTUA
· Ongizate jasangarria: nahikotasunaren bidetik, ongizaterako oinarrizkoa bermatu guztiontzat, planetaren mugen barruan.
· Burujabea: burujabetza energetikoa handitzea
· Herritarra: esku hartzea eta eredu publiko eta partekatua sustatu

TRANTSIZIO AZKARRA
· Kronometroa: larrialdian gaude. Parisko Akordioaren epe eta erritmoarekin bat egin behar dugu.
· Erreala: ahalik eta justu, herritar eta ekologikoena, baina, errealista (dugun epe, indar-harreman eta testuinguru sozialean)
· Iturrien aniztasuna: mikro-eskala beharrezkoa, baina, ez da nahikoa. Eskala eta iturri energetiko anitzak, denak batera garatuz.

“Bizitzaren alde, stop fosilak” manifestua sinatu dute:

Gorka laurnaga

Klima-ekintzailea eta mugimendu ekogistako kidea.

lorea flores compains

Biologian doktorea eta Greenpeceko koordinatzailea Hego Euskal Herrian

Markel Peñalba

Ikerbasqueko ikerlaria energia berriztagarrietan

JON URZELAI

Kultur kritikaria eta idazlea

agustin arrieta

EHUko filosofiako irakaslea

fulgen sutil llona

Mintegizaina, Sustrai mintegiko arduraduna

Arturo elosegi

EHUko ekologia irakaslea

Elise Dilet

Bizi! elkarteko koordinaketarako kidea

Alaitz ajuriagerra

Ingurumen teknikaria eta ekintzaile ekosozialista

Aritz Landeta

Militante ekosoziala

Ander Gortazar

Hirigintza eta mugikortasuna

Aitor Gallastegi

Irakaslea eta ekintzaile ekologista

Aitziber Lasa Iglesias

Zientzia-hezkuntzako proiektuak, Elhuyar

Aritz Otxandiano

Kooperatibista, industria iraunkortasunean espezializatua

Joseba otondo

Lurraldearen aldeko ekintzailea

Elorri Arcocha

Gizarte Zientzietan doktorea, proiektu koordinatzailea TMeLab-en

Esther Gelande

Eragin politikoaren arduraduna Erregai Fosilen Aurkako Nazioarteko Tratatuan

Imanol Amundarain

Energia berrizagarrien garapena

Fermin Alvarez

Doktore aldaketa klimatikoaren ondoriozko itsas-maila aldaketetan

Iñaki Petxarroman

Ingurumen gaietako kazetaria eta idazlea

Itxaro Latasa

Lurraldeko zientzialaria eta geografoa 

Alex Tro

Ikerlaria Ekopolen eta ekintzaile ekosoziala

Bixent Mateo

I-ENERen langile, energia berriztagarrien ekoizteko proiektuen kargudun

Lierni Ezenarro

Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies

Jose Ramon Etxebarria

Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika irakaslea

Malen Dominguez

Soziologoa, TMeLab-eko Zuzendari Exekutiboa

Josu Larrinaga

Gizarte Antropologiako irakaslea EHU-n eta ikerlaria Ekopolen

Julen Izagirre

Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteko kidea 

Naia Ormaza Zulueta

ingurumen zientzialaria eta ikerlaria

Mikel Sarasola

Ekintzaile ekologista

Gemma Barricarte

Arkitektoa, artista eta ikerlaria ekologia politikoan CSICen 

Nicolas Goñi

Arrantza ikertzailea eta klima aktibista

Juanma Intxaurrandieta

INTIAko kudeatzaile oiha. Elikadura eta energia burujabetzaren “komuntopiaren” alde lanean

Maria Loroño-Leturiondo

Klima-aldaketaren hiri-egokitzapena eta zientzia komunikazioa BC3n

Martí Serra

Ekintzailea eta ekologismoaren historiatzailea

Tasio Erkizia

Herrigintzaren aldeko ekintzailea eta “Jan ta Jabe. Burujabetza elikatzen” liburuaren autorea

Unzalu Salterain

ENHE-Bizkaia nekazal sindikatuko kidea

Àngel Riera Bail

Okin ekologikoa

Joxerra Aihartza

Biologian doktorea eta zoologian ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean

Mikel Gomez

Ekintzaile ekologista

Iker Ibarluzea

Meteorologoa

Joseba Azkarraga

Soziologian eta Psikologian doktorea. EHUko irakaslea eta EKOPOLeko ikerlaria

Mikel Gonzalez-Eguino

Klima-aldaketa, energia eta ekonomia publikoaren ikerlaria BC3n  

Jon Sampedro

klima-aldaketa eta ingurumen ekonomiaren ikerlaria BC3n 

Yaguta El-Mokhtar Moulay

Ingurumenaren eta baliabide naturalen babeserako Saharar Beatokiko lehendakaria

Beñat Irasuegi

Ekintzaile kooperatibista

UGO MAYOR

Ikerbasque ikertzaile irakaslea eta inpaktu sozilaren zuzendaria EHUn.

Ibai Bidaurrezaga

Uribe Butroeko Energia Komunitateko kidea

Aitor Urdangarin

Nekazaritza ekologikoa

Aiora Zabala

Ingurumen politikan eta ekonomian unibertsitateko irakaslea eta ikerlaria 

Antton Hariñordoki

BIZI! elkarteko koordinaketako kidea 

David Gutierrez

Arkitektua, lurralde antolaketan espezializatua

David Lannes

Matematika ikertzailea eta Bizi! mugimenduko kidea

Johanna Khananié

Eko-etxebizitzan proiektu arduraduna eta Bizi!

Vega Asensio

Biologian Doktorea eta Zientzia Ilustratzailea NorArte Visual Science proiektuan

Elouan Trichard

Bizi! mugimenduko koordinatzailea

Francisco Ordas

Informatikaria eta Bizi! mugimenduko kidea

Marisa Castro

Doktorea eguzki-energia fotovoltaikoan eta Ekologistak Martxaneko aktibista

Ortzi Akizu

Bizi Zikloaren Analisiaren eta aztarna energetikoaren ikerlaria Euskal Herriko Unibertsitatean

Iñaki Antiguedad

Hidrogeologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean

Eneko Aierbe

Ecologistas en Acción-eko Itsas Arloko Kokoordinatzailea

Beñat Arzadun

Mundukide GKEko kidea

Eider Gotxi

Irakaslea, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kidea

Ibai Goñi

Elektronika ingeniaria eta automatizazioan aditua

Maddalen Iza

Fisikan doktorea, meteorologoa eta klima ikertzailea

Xabi Camino

Osasun arloko zuzendari laguntzailea, Bizi! eta CADE mugimenduetako kidea

Jon Sarasua

Unibertsitateko irakaslea eta kulturgilea

Juanma Hernandez

Ekologistak Martxan Iruñeako kidea

Elisa Sainz de Murieta

Klima-aldaketaren arriskuen eta egokitzapen politiken ikerlaria (EHU eta BC3)

*Sinadurak maila pertsonalean egin dira.